Hôtel** Agur Deneri
Chargement animation
Tarifs & réservation en ligne
FRUKESDEHollandeITBasque
Chargement animation
Lapurdiko kostan, Ziburuko Bordagaingo mendixkaren alboan kokatuta, Agur Deneri hotelak ikuspegi paregabekoa eskaintzen dizue, Donibane Lohizuneko baia eta arrantza portuei begira. Gure goiko terraza eta balkoinetatik, itsasoaren dantza miretsiko duzue, lekuaren xarma eta lasaitasuna gozatuz. Beren euskal sustraiak eta tokiaren baretasuna ardatzat harturik, Véro eta Xalbatek giro goxo eta lasaia sortu dute bezeroen plazerrarako... Abentura honen hastapenetik, hots 2000tik, beren hotela etengabe birmoldatzen eta hobetzen dihardute bezeroen plazerrarako.

Erosotasunaren aldetik , lasaitasuna, itsasoari begira dagoen ikuspegia, bainuak, terrazak eta lorategia azpimarra daitezke.
Alde praktiko asko daude: aparkaleku pribatua, hondartzak, Zokoako itsas-gunea eta baita Ziburu eta Donibane Lohizuneko herri barneen hurbiltasuna ere.

Hôtel** Agur Deneri
Etortzeko ordua : Harrera-lekua irekia da : goizeko 8 etatik eguerdiko ordu bata arte eta arratsaldeko 3 etatik 8ak arte. Erreserba guztiak egin daitzezke arratseko 7ak arte.
Berandu etortzea pentsatzen baduzue abisatzea aholkatzen dizuegu.

Hôtel** Agur Deneri
Visa kartaren bitartez eginiko ordainketen kasuan : (Hotelean berean egiten diren izan ezik) Zure Visa kartaren zenbakia emateak edota txekez ordaintzeak adieratzten du zerbitzuaren prezioa onartzen duzula.(C. Cass. civ. 1° - 19 oct.99 ? n° 1379)

Hôtel** Agur Deneri

Abiatzea : Milesker zure ganbara goizeko 11ak eterdi aurretik husteagatik.
05 59 47 02 83
Vue depuis les chambres de l’hôtel agur deneri au pays basque sur la côte basque sur la baie de st jean de luz ciboure